Familientzat egonaldiak

Familia udalekuak

Egonaldiaren nondik norakoak:   

Magiaz betetako inguru honetan eta naturarekin harreman zuzenean, familiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dugu. Eta horretarako haur, gazte eta helduei bideratutako ekintza eta dinamika dibertigarriz osatu dugu programazioa.

Jolasean dibertitzeaz gain, euskal kulturan sakonduko dugu, sormen tailerren bidez imajinazioari hegan egiten utziko diogu eta inguratzen gaituzten mendi magaletako ibilaldien ondotik,  bainuetxeko ur gazietan murgilduko gara. Sorpresaz betetako gaubelak eta betirako gure bidai maletako txokorik kuttunenean gordeko dugun esperientzia ahaztezina igarotzeko aukera eskaintzen dugu.

Datak:

Ekainaren 27-tik Uztailaren1-era.

Zer eskaintzen dute gure egonaldiek?

  • Pentsio osoa: gosari, bazkari eta afariak barne ( intolerantzia edota alergi kasuetan dieta bereziak)
  • Bertako hezitzaile eta arduradunek izango dute programatutakoa dinamizatu eta antolatzeko ardura.
  • Ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa den material guztia.
  • Familia bakoitzak bere logela propioa izango du, bainugela barne.

Ez da sartzen:

  • Lehendabiziko eguneko gosaria eta bazkaria eta azken eguneko afaria.
  • kontratatutako otorduetatik kanpoko kontsumizioak.
  • Maindireak eta esku-oihalak.
  • Garraioa
  • Aseguru pertsonalak

PREZIOA PERTSONAKO PENTSIO OSOAN:

  • Helduak: 262 euro
  • 14 urtetik beherako haurrak: 241 euro
  • 0-3 urte bitarteko haurrak: 0 euro
familia_udalekuak

Familientzako asteburu antolatuak

Egonaldiaren nondik norakoak:     

Magiaz betetako inguru honetan eta naturarekin harreman zuzenean, familiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dugu. Eta horretarako haur, gazte eta helduei bideratutako ekintza eta dinamika dibertigarriz osatu dugu programazioa.

Jolasean dibertitzeaz gain, euskal kulturan sakonduko dugu, imajinazioari hegan egiten utziko diogu eta inguratzen gaituzten mendi magaletako ibilaldien ondotik,  bainuetxeko ur gazietan murgilduko gara. Sorpresaz betetako gaubelak eta betirako gure bidai maletako txokorik kuttunenean gordeko dugun esperientzia ahaztezina igarotzeko aukera eskaintzen dugu.

Datak:

Otsailetik Igandera bitarte.

Zer eskaintzen dute gure egonaldiek?

  • Pentsio osoa: gosari, bazkari eta afariak barne ( intolerantzia edota alergi kasuetan dieta bereziak)
  • Bost pertsonentzako 5 logela, Sei pertsonentzako logela bat eta, zazpi pertsonako beste logela bat. Bakoitzak bere bainugela barne.
  • Bertako hezitzaile eta arduradunek izango dute programatutakoa dinamizatu eta antolatzeko ardura.
  • Ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa den material guztia.

Ez da sartzen:

  • Lehendabiziko eguneko gosaria eta bazkaria eta azken eguneko afaria.
  • kontratatutako otorduetatik kanpoko kontsumizioak.
  • Maindireak eta esku-oihalak.
  • Garraioa
  • Aseguru pertsonala

PREZIOA PERTSONAKO PENTSIO OSOAN:

  • Helduak: 97 euro
  • 14 urtetik beherako haurrak: 87 euro
  • 0-3 urte bitarteko haurrak: 0 euro
familia_asteburuak
TOP