Inauteriak

Joaldunak Nafarroa Garaiko Iparraldeko Aurtitz, Ituren eta Zubietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionalak dira, joareak astinduz urtarrileko azken asteburuan inauterien heldueraren berri ematen dutenak.

Astelehenetan Zubietakoen txanda izaten da eta Aurtitztarrek ongi etorria egin ondoren elkarrekin Latsagara joaten dira Argisurko zubia pasa eta Iturengo joaldunekin elkartu arte. Hauek elkarrekin Ituren zeharkatzen dute eta herriko plazan amaitu. Asteartean, alderantziz gertatzen da, Aurtitz eta Iturengo joaldunek Zubietarainoko bidea egiten dute modu beretsuan.

Aipatzekoa da, joareen soinutik nongo joaldunak diren bereizi daitekeela, izan ere, Aurtitzko joaldunek pauso bakoitzeko bi joare kolpe ematen dituzte eta Zubieta zein Ituindarrek berriz bakarra.

Uste da erritu honek gizarteak naturarekin zuen atxikimendua islatzen duela, espiritu txarrak edo izurriteak uxatzen saiatzen direla, eta Ama Lurra esnatzen dutela.

TOP