Familia udalekuak
Egonaldiaren nondik norakoak:
Magiaz betetako inguru honetan eta naturarekin harreman zuzenean, familiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dugu. Eta horretarako haur, gazte eta helduei bideratutako ekintza eta dinamika dibertigarriz osatu dugu programazioa.
Jolasean dibertitzeaz gain, euskal kulturan sakonduko dugu, sormen tailerren bidez imajinazioari hegan egiten utziko diogu eta inguratzen gaituzten mendi magaletako ibilaldien ondotik, bainuetxeko ur gazietan murgilduko gara. Sorpresaz betetako gaubelak eta betirako gure bidai maletako txokorik kuttunenean gordeko dugun esperientzia ahaztezina igarotzeko aukera eskaintzen dugu.
Datak:
Ekainaren 27-tik Uztailaren1-era.
Zer eskaintzen dute gure egonaldiek?
- Pentsio osoa: gosari, bazkari eta afariak barne ( intolerantzia edota alergi kasuetan dieta bereziak)
- Bertako hezitzaile eta arduradunek izango dute programatutakoa dinamizatu eta antolatzeko ardura.
- Ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa den material guztia.
- Familia bakoitzak bere logela propioa izango du, bainugela barne.
Ez da sartzen:
- Lehendabiziko eguneko gosaria eta bazkaria eta azken eguneko afaria.
- kontratatutako otorduetatik kanpoko kontsumizioak.
- Maindireak eta esku-oihalak.
- Garraioa
- Aseguru pertsonalak
PREZIOA PERTSONAKO PENTSIO OSOAN:
- Helduak: 262 euro
- 14 urtetik beherako haurrak: 241 euro
- 0-3 urte bitarteko haurrak: 0 euro