Haur taldeentzat egonaldiak

Zer da Abarun proiektua?

Urteen joan etorrian aisialdiko heziketaren munduan bizitu dugun ibilbidean ikasitako eta amestutakoaren emaitza da.

Fantasia eta euskal kultura uztartzen dituen munduan girotuta dagoen aterpe honetan, Euskal Herriko ohiturak, euskara, norbanakoaren ezagutza eta sormena lantzeko egitasmo ludiko -didaktikoak eskaintzen dira, jolasen munduan murgilduz hezkuntza mailako helburuak landuaz.

Aisialdiko heziketaren bidez, gizabanakoaren atsedenaldian eta atsedenaldirako heziz…

Bidai baten amaiera, beste baten hasiera besterik ez da. Berriro ekin behar zaio bidaiari. Beti.” Jose Saramago.

Eskaintza hau hezkuntza zentroei bideratua dago eta gutxienez 20 pertsonako taldeak izan beharko lukete.

Tarifa (2 egun)

Afaria + gaua + gosaria + bazkaria: 35 €

  • Aterpeak berak eskaintzan dituen baliabideak (ludoteka, terraza, frontoia…) irakasle/arduradunen ardurapean geratuko lirateke.
  • Ordainketa egiteko modua: Erreserba egiterakoan egonaldiaren %50-a ordaindu beharko litzateke eta egonaldiaren lehendabiziko egunerako gainerakoa.
2 EGUN3 EGUN4 EGUN5 EGUN

2 egun

Euskal herriko Kultura eta euskararen ezagutza zein erabilera hobetzeaz gain, Aurtitz, Ituren eta Zubietako inauterietan murgilduz, bertako pertsonaiak ezagutu eta mozorro zein joaldunen magiaz gozatuko dugu!

*Bainuetxea: Elgorriagako bainuetxeko zirkuitu termaletako ur gaziak egonaldia borobiltzeko aukera paregabea eskaintzen digute.

  • Prezioa: INAUTERIEN MISTERIOA + TALO TAILERRA: 44 EURO
  • Prezioa: EUSKAL MITOLOGIA LANDUZ + TALO TAILERRA: 44 EURO
  • Prezioa: INAUTERIEN MISTERIOA + BAINUETXEA: 51 EURO

3 egun

Euskal herriko Kultura eta euskararen ezagutza zein erabilera hobetzeaz gain, Aurtitz, Ituren eta Zubietako inauterietan murgilduz, bertako pertsonaiak ezagutu eta mozorro zein joaldunen magiaz gozatuko dugu!

  • Prezioa: INAUTERIEN MISTERIOA + TALO TAILERRAK + BAINUETXEA: 84 EURO

4 egun

Euskal herriko Kultura eta euskararen ezagutza zein erabilera hobetzeaz gain, Aurtitz, Ituren eta Zubietako inauterietan murgilduz, bertako pertsonaiak ezagutu eta mozorro zein joaldunen magiaz gozatuko dugu!

  • Prezioa: INAUTERIEN MISTERIOA + TALO TAILERRAK + BAINUETXEA: 120 EURO

5 egun

  • INAUTERIEN MISTERIOA + TALO TAILERRAK + BAINUETXEA: 138 EURO

Haur taldeentzako asteburu antolatuak 2018

Egonaldiaren nondik norakoak:        

Magiaz betetako inguru honetan eta naturarekin harreman zuzenean, taldeaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dugu. Eta horretarako haur taldearen bizikidetza, dibertsio eta ongizatera bideratutako ekintza eta dinamika dibertigarriz osatu dugu programazioa.

Jolasean dibertitzeaz gain, euskal kulturan sakonduko dugu, imajinazioari hegan egiten utziko diogu eta inguratzen gaituzten mendi magaletako ibilaldien ondotik,  bainuetxeko ur gazietan murgilduko gara. Sorpresaz betetako gaubelak eta betirako gure bidai maletako txokorik kuttunenean gordeko dugun esperientzia ahaztezina igarotzeko aukera eskaintzen dugu.

Datak:

Otsailetik Ekainera bitarte.

Zer eskaintzen dute gure egonaldiek?

  • Pentsio osoa: gosari, askari, bazkari eta afariak barne ( intolerantzia edota alergi kasuetan dieta bereziak)
  • Bost pertsonentzako 5 logela, Sei pertsonentzako logela bat eta, zazpi pertsonako beste logela bat. Bakoitzak bere bainugela barne.
  • Bertako hezitzaileek izango dute egonaldia dinamizatzeko, behaketa egiteko eta haurren beharretara egokitzeko ardura  24 orduz.
  • Ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa den material guztia.

Ez da sartzen:

  • Lehendabiziko eguneko gosaria eta bazkaria eta azken eguneko afaria.
  • Kontratatutako otorduetatik kanpoko kontsumizioak .
  • Maindireak eta esku-oihalak.
  • Garraioa
  • Aseguru pertsonalak

PREZIOA PERTSONAKO PENTSIO OSOAN:

  • 14 urtetik beherako haurrak: 182 euro
  • 14 urtetik gorako haurrak: 212 euro

 

Haur taldeentzat egonaldiak

Argazkiak

Informazio osagarria

egonaldiak

TOP